Pertsonak
Gure eredu kooperatiboak pertsonen errespetua, gardentasuna, aukera berdintasuna, erantzukizuna, konpromisoa eta garapena errazten ditu. PROIEKTU PARTEKATUA gara, askatasun, erantzukizun eta konpromiso eremu batean.
![[ARGAZKIA] Ederfil Becker Bulegoak](/images/b/ederfil-becker-details-office-work-8.jpg)
Duela urte batzuetatik, Kooperatibaren kudeaketa eta erabaki organoek onartutako kode etiko baten arabera funtzionatzen dugu, eta EDERFIL BECKER, Koop. E. osatzen dugun pertsona guztiok parte hartzen dugu.
![[ARGAZKIA] Ederfeil Becker Laborategiak](/images/b/ederfil-becker-laboratory-1.jpg)
EDERFIL BECKERek hainbat aitortza jaso ditu ikuspegi estrategikoagatik eta pertsonengan oinarritutako kudeaketa ereduagatik, besteak beste, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak emandako “Industriako ETE Enpresa” onenarena.